Atal honetan zure PC-a muntatzen nola hasi azaltzen duen gida bat egingo dugu. Hasteko, zer pieza erosi behar diren, eta amaitzeko, nola muntatu behar den azaltzen bideo batekin.
-ZE KONPONENTE ETA PIEZA BEHAR DITUGU PC BAT MONTATZEKO?

CPU

CPU HAIZAGAILUA

PLAKA BASEA

TXARTEL GRAFIKOA

DISKO GOGORRA

RAM MEMORIA

ALIMENTAZIO ITURRIA

KUTXA

PERIFERIKOAK
– NOLA MONTATU PC-A (PAUSOKA)
0.1- Aurreko pieza eta konponente guztiak behar dituzu. Bihurkin bat, bridak eta guraizeak izan behar dituzu ere.
1.1- Kendu CPU zokaloaren estalkia.
1.2- Sartu CPU-a zokaloan.
1.3- Estali zokaloa
EZ BELDURTU! Zokaloa estaltzean lehenengo estalkia kenduko da, horrek esan nahi du ondo egin duzula.
Behean duzun bideoaren 1:42-2:30 minutuen artean azaltzen da.
2.1- RAM memoriak jartzen diren eremuko desblokeo-erlaitzak beherantz presionatu.
2.2- Plaka basearen eskuliburua kontsultatu RAM memoriak zein ordenatan jartzen diren jakiteko.
2.3- RAM memoriak jarri. Klaskada bat entzutean ondo jarri dituzula esan nahi du.
Behean duzun bideoaren 3:02-3:38 minutuen artean azaltzen da.
3.1- Haizagailuarekin atzeko plaka bat etorri bada, plaka basearen atzeko aldean jarri.
3.2- Pasta termiko tanta bat aplikatu CPU-an.
3.3- Haizagailuaren kablea konektatu plaka basera.
3.4- Haizagailua bertikalean jaitsi eta jarri CPU-aren gainean. Finkatu torlojuak estutuz.
Behean duzun bideoaren 4:45-6:11 minutuen artean azaltzen da.
4.1- E/S plaka instalatu kutxaren atzeko aldean.
4.2- Hartu plaka basea eta kontu handiarekin sartu kutxan.
4.3- Egin bat etor daitezen plaka basearen zuloak eta kutxarenak.
4.4- Finkatu plaka basea torlojuekin.
Behean duzun bideoaren 6:21-7:30 minutuen artean azaltzen da.
5.1- Kendu PCI-e euskarria kutxatik.
5.2- PCI-e zirrikitua desblokeatu atzeko aldean duen plastikozko itxitura txikia atzerantz bultzatuz.
5.3- Sartu txartel grafikoa kutxaren barruan eta instalatu plaka nagusiaren PCI-e zirrituan.
5.4- Finkatu txartel grafikoa txasisaren atzeko aldean, beharrezko torlojuekin.
Behean duzun bideoaren 7:40-8:33 minutuen artean azaltzen da.
6.3- Konektatu SATA kablea plaka basean eta dituzun disko gogorretan (SSD diskoan ere).
6.4- Instalatu kutxan disko gogorrak.
Behean duzun bideoaren 8:47-9:17 minutuen artean azaltzen da.
7.1- Muntatu alimentazio-iturria txasisean eta finkatu torloju guztiekin.
7.2- 24 pineko alimentazio-konektorea plaka basera konektatu.
7.3- PUZaren 8 pineko alimentazio-konektorea plaka nagusira konektatu.
7.4- 6+2 pineko PCI-E kablea txartel grafikora konektatu (txartel grafikoaren arabera alda dezake)
7.5- SATA alimentazio-konektorea disko gogorrera konektatu.
7.6- Konektatu beste Molex konektoreak (4 pin horizontalekin) gailu gehigarrietara (adibidez, DVD/CDko unitatetara).
Behean duzun bideoaren 9:32-11:30 minutuen artean azaltzen da.
8.1- Konektatu pizte-etengailuaren/berriz hasteko etengailuaren/pizte-etengailuaren/ disko gogorraren LEDaren kablea plaka basearen JFP1 pin-burura.
8.2- Konektatu aurrealdeko USB kableak plaka baseko USB pin-buruetara.
8.3- USB 3.0/USB 2.0 kablea USB 3.0/USB 2.0 pinaburuarekin konektatu.
8.4- C motako USB kablea aurrealdeko C motako pin-buruarekin konektatu.
8.5- Konektatu audio-kablea plaka baseko JAUD1 pin-konektorearekin.
Behean duzun bideoaren 11:36-12:16 minutuen artean azaltzen da.
Hemen duzu bideoa hobeto egiteko. Ez ulertzekotan azpitituluak jartzeko aukera duzu. (gazteleraz)